19/12/2024
Labiano, Aranguren, Taxoar eta Mutiloako herrietan ibiliko dira aurten ere. 📍
Hurrengo abenduaren 24an, asteartea, Olentzero eta Maridomingi Ibarrera iritsiko dira. Urtero bezala, ibarreko zenbait herritan ematen ahalko diegu ongi etorria; hala nola Labianon, Arangurenen, Taxoaren eta Mutiloan. Jarraian, herri bakoitzeko ordutegiak azaltzen dira ongietorria egin ahal izateko:
13.30etan Labianoko ermitan
17.30ean Arangurenen mendi jaitsieran
18.00etan Taxoareko iturrian
Mutiloara arratsaldeko 18.15etan iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Zehazki Mutiloabeitiko hilerriko parkinetik ikusi ahalko dugu nola iristen diren. Bertan, 17:30etatik egon gaitezke haien zain txokolate beroa edaten.
Kontsulta ezazu Mutiloako kalejiraren ibilbidea eta informazio gehiago hemen klik eginez.
2024ko Olentzero eta Mari Domingiren Kartelen Lehiaketaren 1. kategoriako kartel irabazlea. San Pedro IP, 2.B LH.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies