Berriak eta alertak

Lorea Burguete eta Javi Magaña Nafarroako Duatloi Sprinteko txapeldun 🏆 izendatu dira ‘Aranguren Ibarreko XI. Duatloian’

18/03/2025

Eneko Lopezek eta Aiert Mendiorozek osatutako bikoteak erreleboen modalitatea irabazi zuen. Bestalde, Aimar Domeñok Duatloi herrikoian garaipena lortu zuen. 🥇

Joan den igandean, martxoak 16, Nafarroako Duatloi Sprint Txapelketa egin zen Mutiloan, ‘Aranguren Ibarreko XI. Duatloiaren’ baitan.

Hala, emakumezkoen maila absolutuan Hiru-Herri klubeko Lorea Burguetek irabazi zuen, Niobe Arregui taldekideak jarraituta. Saltoki Trikideak klubeko Ane Arrosagaray izan zen hirugarren.

Gizonezkoen maila absolutuan, berriz, Javier Magañan (Hiru-Herri) irabazi zuen. Aranguren Ibarreko Miguel Seronek lortu zuen bigarren postua, eta Antsoain Triatloiko Eneko Izaguirrek osatu zuen podiuma.

Erreleboen modalitatean, Eneko Lopezek eta Aiert Mendiorozek osatutako bikoteak lortu zuen lehen postua. Bestalde, Aimar Domeño izan zen Duatloi Herrikoiaren garailea.

Irakurri ezazu albiste osoa hemen klik eginez!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies