Berriak eta alertak

Argitaratuta 2025eko Aisialdi eta Denbora Libreko Monitore Ikastaroa egiteko dirulaguntzen deialdia

16/04/2025

Udalak gehienez 100 euroko dirulaguntzak emango dizkie Urtxintxa Aisialdi Eskolak emandako ikastaroan izena eman duten pertsonei, matrikularen zati bat estaltzeko.

Aranguren Ibarreko Udalak argitara eman ditu Urtxintxa Aisialdi Eskolarekin batera egiten ari diren Aisialdi eta Denbora Libreko Monitore Ikastaroa egiten ari diren ibarrean erroldatutako gazteei zuzenduriko dirulaguntza-deialdiaren oinarriak. Ikastaroa Udalaren Gazteria Zerbitzutik antolatu da eta 2025eko urtarrilean hasi zen.

Onuradun bakoitzak gehienez 100 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du, ikastaroaren matrikularen zati bat ordaintzeko.

Eskaerak ikastaroa amaitutakoan edo, gehienez, 2025eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu ahal izango dira, bai udalaren egoitza elektronikoaren bidez, bai Udalaren Erregistro Orokorrean, edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako erregistroetako edozeinetan.

Irakurri ezazu albiste osoa eta kontsulta itzazu dirulaguntzen oinarriak hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies