Berriak eta alertak

Jaso zure Euskaraldiako txapa! 🗣️ 👂🏽

22/04/2025

2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren IV. edizioan parte hartuko duten herritarrek jada jaso dezakete identifikazio-txapa Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan. 🗓️

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiaren IV. edizioa hasteko. Ekimen honek euskara herritarren egunerokoan erabiltzea sustatzen du eta aurtengo edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. 🗓️

Euskara ulertzen edo hitz egiten duten herritar guztiek parte har dezakete, eta horretarako, bi txapa motetatik bat aukeratu behar da: ‘Ahobizi’ 🗣️, ahal duten guztietan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dutenentzat; edo ‘Belarriprest’ 👂🏽, euskaraz hitz egin nahi dutenak entzuteko prest daudenentzat.

Txapa lortzeko, izena https://izenematea.euskaraldia.eus webgunean eman behar da, Aranguren herria hautatuta. Behin izen-ematea eginda, txapa Aranguren Ibarreko Udaletxeko lehen solairuan dagoen Euskara Zerbitzuaren bulegoan jaso daiteke, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara.

Anima zaitez parte hartzera eta bultzatu euskara ibarreko eguneroko bizitzan!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies