Berriak eta alertak

Kontsultatu Euskararen Eguneko eta Asteko egitarauak

25/04/2025

Ezagutu bazkari tiketen inguruko xehetasun guztiak, haurrentzako jolasetan izena ematea eta taxi zerbitzua. ℹ️

Aurten, Euskararen Astea maiatzaren 5etik 10era egingo da, eta haur, gazte eta heldu guztientzako euskarazko jarduerak izango dira. Euskararen Eguna Mutiloan izango da, maiatzaren 10ean.

  • Astean zehar Porrotx eta Marimotots pailazoak, Go! azen edo bakarrizketak euskaraz.

  • Bizikleta martxa maiatzaren 9an, ostirala.

  • Euskararen Eguna, maiatzaren 10ean, larunbata, ekintza ezberdinekin.

  • Bazkari eta ogitartekoetarako tiketak

✅ Tiketak aurkeztu beharko dira.

✅ Tiketen salmenta: Kultur etxean, astelehenetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, maiatzaren 5era arte.

✅ Ordainketa eskudirutan. Bi modalitate eskainiko dira: bazkari herrikoia (25€ helduentzat eta 13€ txikientzat, cateringa barne) eta bazkari autogestionatua (2,5€).

  • Txikientzako jolasak eta tailerrak

✅ Adin desberdinetako jolasak eta tailerrak (4 urtetik 12 urteetara).

✅ Ordutegia: 16.00etatik 18.00etara.

✅ Derrigorrezko izen ematea: 012 telefonoaren bidez eman behar da (948 012 012, tarifa finkoetarako kosturik gabe) plaza ziurtatzeko. Epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.

  • Doako taxi zerbitzua

✅ Doako taxi zerbitzua Euskararen Egunean Mutiloaraino joateko eta itzultzeko.

✅ Derrigorrezko izen ematea 012 telefonoaren bidez maiatzaren 5era arte.

Kontsulta ezazu Euskararen Asteko egitarau osoa hemen klik eginez!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies