08/05/2025
Jarduera berritasunekin itzuli da: egunero hiru orduko iraupena izango du, eta hamaiketakoa ere barne hartuko du.
Urte batez gehiagoz, Mutiloako Udako Triatloi Kanpusak bere ateak irekiko ditu, 7 eta 14 urte bitarteko haurrei kirol esperientzia paregabea eskaintzeko. Aurtengo edizioak barritasun nabarmenak dakarzkie: jarduerak egunero hiru orduko iraupena izango du, eta hamaiketakoa ere barne hartuko du.
Noiz: Asteka egingo da uztailaren 14tik abuztuaren 29ra bitartean, astelehenetik ostiralera, goizeko 10.30etatik 13.30etara, Aranguren Ibarreko Polikiroldegian.
Izena ematea: Guztiz malgua, parte-hartzaile bakoitzak astez-aste izena eman ahal izango du, aste bakoitza hasi baino aurreko igandera arte izena emateko aukera egongo da.
Tarifak:
Aranguren Ibarrean erroldatutakoentzak:lehen astea 75 euro eta hurrengo aste bakoitza 40 euro.
Erroldugabeentzat: lehen astea 150 euro eta hurrengo aste bakoitza 40 euro.
Informazio gehiago: triatlonaranguren@hotmail.es
Irakurri ezazu albiste osoa hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies