12/05/2025
Izen-emateak maiatzaren 21era arte zabalik!
Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) lankidetzan, doako autodefentsa tailer bat antolatu du 16 urtetik gorako emakumeentzat, datorren larunbatean, maiatzaren 24an, 10.00etatik 12.00etara, ibarreko kirol-instalazioetan.
Jarduera honen helburua arrisku-egoeren aurrean segurtasunez erreakzionatzen laguntzen duten tresna praktiko, erraz eta eraginkorrak eskaintzea da, ingurune seguruan eta egokituan. Horrela, jarduera teoriko-praktiko honek parte-hartzaileen autonomia, auto-konfiantza eta auto-babesa sustatuko ditu.
🗓 Noiz: larunbatean, 2025eko maiatzaren 24ean, 10.00etatik 12.00etara.
📍Non: Aranguren Ibarreko kirol-instalazioetan.
✍🏼 Izen-emateak: zabalik maiatzaren 21era arte, 948 246 850 deituta, kirol-instalazioetako harrerara joanda edo posta elektroniko bat bidalita (deportes-kirolak@aranguren.es)
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies