15/05/2025
Ekimena gaur hasi eta 2025eko maiatzaren 25era bitartean garatuko da, eta ‘Gora Musika’ taldeak maiatzaren 24an doan emango duen kontzertuarekin amaituko da. 🎶
Hasi da Euskaraldiaren IV. edizioa Aranguren Ibarrean, hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera sustatzea helburu duen gizarte ekimena. Gaurtik 2025eko maiatzaren 25era bitartean egingo den kanpainak hizkuntzarekiko konpromiso pertsonalaren sinbolo gisa ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ txapa janztera gonbidatzen ditu parte-hartzaileak.
Euskaraldiaren edizio honetako ekitaldi nagusia ‘Gora Musika’ haur musika taldeak Mutiloako Kultur Etxean maiatzaren 24an eskainiko duen doako kontzertua izango da.
Ibarreko bizilagunek plaza maiatzaren 16tik 20ra erreserbatu ahal izango dute, bai online, bai Kultur Etxean bertan. Interesa duten gainerako herritarrek hilaren 21etik aurrera egin ahal izango dute, herritar guztiek izena emateko aukera izango baitute.
Kontsulta ezazu Euskaraldiaren IV. edizioko informazio guztia hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies