Berriak eta alertak

Argitaratuta Ttipi-Ttapa Haur Eskolako 2025-2026 ikasturterako behin-behineko onarpen-zerrendak

20/05/2025

Ikasle berriek 2025eko maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean formalizatu ahal izango dute beraien matrikula, onarpen-zerrenda behin betikoak argitaratu ondoren. Zerrenda horiek maiatzaren 28an egongo dira eskuragarri. ✍🏼

Hezkuntza Departamentuak, EDUCA atariaren bidez, 2025-2026 ikasturteko behin-behineko onarpen-zerrendak argitaratu ditu. Horrela, Aranguren Ibarrako Ttipi-Ttapa Haur Eskolan matrikula eskatu duten familiek zerrendak gaurtik aurrera kontsultatu ahal izango dituzte, EDUCA atariaren bidez edo eskolara zuzenean deituz, 948 231 593 telefono-zenbakira.

Behin-betiko onarpen-zerrendak 2025eko maiatzaren 28an argitaratuko dira eta EDUCA atarian edo telefonoz ere eskuragarri egongo dira. Ondoren, ikasle berriek Ttipi-Ttapa Haur Eskolan maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean, 11.30etatik 13.30etara, matrikula formalizatu ahal izango dute, aurretiko hitzordurik gabe.

Edozein zalantza izanez gero, Ttipi-Ttapa Haur Eskolak familiei eskolara 948 231 593 (Elena) zenbakira deitzea gomendatzen die.

Kontsultatu informazio guztia hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies