Berriak eta alertak

Zabalik Ibarreko euskara ikastaroetarako aurrematrikula egiteko epea 2025-2026rako 🗣️

12/06/2025

AEKrekin elkarlanean antolatutako klase hauetan izena emateko aurrematrikula epea 2025eko ekainaren 30era arte irekita egongo da. 🗓️

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak, AEK elkartearekin elkarlanean, ibarretik atera gabe euskara ikasteko ikastaroak antolatzen ditu. Horrela, 2025-2026 ikasturterako aurrematrikula epea irekita dago jada, eta 2025eko ekainaren 30era arte egin daiteke AEKren webgunearen bidez.

Interesdunek izena emateko formularioan maila eta ordutegia aukeratu ahal izango dute. Eskariaren arabera talde berriak antolatzeko aukera egon arren, aurtengo hasierako eskaintza honako hau da:

  • A1.1 maila (Hastapena): astelehen eta asteazkenetan, 17.00etatik 19.30era, Irulegi Ikastetxe Publikoan.

  • A1.2 maila (Hurrengo maila): astearte eta ostegunetan, 17.00etatik 19.30era, San Pedro Ikastetxe Publikoan.

  • Gazteentzako A1.1 maila (16-25 urte): astelehen eta asteazkenetan, 18.30etik 20.30era, Aranetxea berrian.

👉 Albiste osoa hemen klik eginez!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies