16/06/2025
Berdintasun Zerbitzuak Puntu Morea prestatuko du, eta, beharrezkoa izanez gero, harrera-gunea eskainiko du, eta eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa herritarren esku jarriko du.
Aranguren Ibarreko herrietako zaindariaren jaiak direla eta, Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez, bat egiten du aurten ere ‘Nafarroan... Gozatu, partekatu eta errespetatu’ kanpainarekin, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bultzatua. Ekimen honen helburua gune eta harreman guztietan indarkeria sexistak prebenitzea eta jaietan tratu onak sustatzea da.
Horrela, ‘Mutiloan... Gozatu, Partekatu eta Errespetatu’ lelopean, Ibarreko Berdintasun Zerbitzuak jaiez errespetutik gozatzera gonbidatzen ditu herritarrak, indarkeria matxista mota oro arbuiatuz.
🟣 PUNTU MOREA
Ekainak 18, asteazkena: 22.30etik 04.30era.
Ekainak 19, osteguna: 22.30etik 04.30era.
Ekainak 20, ostirala: 22.30etik 04.30era.
Ekainak 21, larunbata: 22.30etik 04.30era.
⚠️ JAI-GUNEETAN ERASO SEXISTAK PREBENITZEKO UDAL PROTOKOLOA
Irakurri ezazu albiste osoa hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies