24/06/2025
Aranguren Ibarreko Udalak herritarren iritzia jasotzeko eta urtez urte udalerriko jaiak hobetzen jarraitzeko inkesta bat jarri du abian.
Mutiloako 2025eko jaiak amaitu dira dagoeneko eta Aranguren Ibarreko Udaletik, Kultura eta Jai Zerbitzuaren bitartez, herritarren parte-hartzea eskertu nahi dugu eta auzotarren iritzia ezagutu nahiko genuke, hurrengo urteetan hobetzen jarraitu ahal izateko.
Hurrengo gogobetetasun-inkestak jaien bost egunetan egin diren ekitaldien inguruan herritarren inpresioak jasotzen ditu. 60 jarduera baino gehiago izan dira, baina galdetegia laburtua da eta minutu gutxi batzuetan bete daiteke. Gogoratu inkestaren amaieran zure ekarpenak, balorazioak edo hobekuntza-proposamenak utzi ahal izango dituzula, galderei zuzenean lotuta ez badaude ere.
👉🏽 Inkestan sartzeko esteka honetan egin dezakezu klik: https://docs.google.com/forms/d/1v2uA6AAGXuZ4UUPo2RrjnhF9CtCDJfcrBEvQ4jcq-20/edit
Kultura eta Jai Zerbitzutik eskerrak eman nahi ditugu jaietan sortu den giro bikainagatik eta egunak ospakizunez betetzeko herritarrek erakutsitako parte-hartzeagatik.
Era berean, eskertu nahi dugu Aranguren Ibarreko Udaleko zerbitzu guztiek egindako lana; izan ere, egun hauetan etenik gabe aritu dira jaietako egitaraua aurrera eramateko. Eta, jakina, gure jaien kalitatea bermatzeko euren profesionaltasuna eskaintzen duten guztien lana ere goraipatu nahi dugu: artistak, teknikariak, osasun-langileak, animatzaileak, muntatzaileak… Pertsona horien guztien lanik gabe, hau ez litzateke posible izango.
ESKERRIK ASKO!
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies