18/09/2025
Irulegi Euskara Taldeak eta Aranguren Ibarreko Udalak bultzatutako ekimen hau bihar 17:30ean egingo da, Europako Mugikortasun Astearen baitan.
Bihar, 2025eko irailaren 19an, ostiralean, Aranguren Ibarrean, Mutiloan ,‘Bizi Martxa’-ren edizio berria egingo da. Ekimen honek euskararen defentsa eta mugikortasun jasangarriago baten aldeko apustua uztartzen ditu.
Topaketa 17:30ean hasiko da Eguzki plazan eta 18:30ean amaituko da Mutiloa plazan. Bertan, parte-hartzaileek pintxopoteaz eta txikienentzat prestatutako egitarau zabal batez gozatzeko aukera izango dute.
Martxa amaitzean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek euskaraz prestatutako jokoetan parte hartu ahal izango dute. Gainera, bizikleta apaintzeko aukera izango dute eta opari gisa islatzaile bana jasoko dute, bide-segurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina baten barruan.
👉🏽 Irakurri albiste osoa hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies