15/10/2025
Jarduera hau Klima-Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako hainbat herritan aldi berean egingo den jardunaldi baten baitan kokatzen da.
Datorren igandean, urriaren 26an, bertako zuhaixken landaketa jardunaldi bat egingo da Mutiloan, Santxiki plazaren inguruan.
Ekimen hau herri askotan aldi berean eginen dugun landaketa baten parte da, bertako zuhaixkek hainbat gauzatarako duten eginkizunaren balioa nabarmentzeko; adibidez, lurzoruak finkatzeko, mikroklima erregulatzeko, bioaniztasunaren aterpea izateko eta klima-aldaketaren aurrean erresilientziaz jokatzeko.
Jardunaldia Nafarroako Toki Jasangarritasunaren Foroak antolatu du, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela nabarmentzeko. Foroan kide dira hainbat udalerri eta erakundetako ingurumen eta jasangarritasun arloko teknikariak.
🗓️ Igandea, urriaren 26an, 11:00etan.
📍Mutiloa, Santxiki plazaren alboan.
🪙 Doako jarduera.
✍🏼 948012012 telefonora deituz edo esteka honen bidez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies