05/11/2025
Doako jarduera hau 9 eta 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago, eta larunbata honetan, azaroaren 8an, egingo da Kultur Etxean.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutako ‘Y el smartphone, ¿qué?’ antzerki hezitzailea, larunbatean, azaroak 8an, 19:00etan, izango da. Jarduera hau 9 eta 13 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago.
Ekitaldiak adingabeek Interneteko gailuetarako duten sarbideari eta erabilera goiztiarrak izan ditzakeen arriskuei buruzko hausnarketarako gonbidapena egiten du. Hala, Aranguren Ibarreko Kultur Etxean izango da eta bertan ‘La Decisión’ antzezlana eskeiniko da.
Horrez gain, elkarrizketa-gune bat irekiko da, famiiek gaur egun haurrek eta nerabeek teknologiaren erabilerarekin duten harremanaz aztertu eta eztabaidatzeko aukera izan dezaten.
🗓️ Azaroaren 8a, larunbata.
🕜 19:00etan.
📍 Aranguren Ibarreko Kultur Etxean.
💰 Doako jarduera.
✍🏼 Kultur Etxeko lehiatilean, antzerkia hasi baino ordu erdi lehenago.
Aranguren Ibarreko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak interesa duten familia guztiak jarduera honetaz gozatzera eta ondorengo elkarrizketa-gunean parte hartzera gonbidatzen ditu.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies