Berriak eta alertak

Argitaratuta Berdintasun Zerbitzuaren 14. Buletina 📄, ‘Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren’ baitan

06/11/2025

Aurtengo A25-eko kanpainaren programazioak ‘No estás sola: la lucha contra La Manada’ zine-foruma 🎬 jasotzen du.

Aranguren Ibarreko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak dagoeneko argitaratu du bere azarorako 14. informazio-buletina.

‘Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna’-ren baitan, buletinak A25-eko kontzentrazioa jasotzen du. Bertan Udalaren adierazpen instituzionala irakurrriko da.

️️🗓️ 2025eko azaroaren 25an, asteartea.

🕜 12:00etan.

📍 Mutiloa Plaza, Mutiloa.

Gainera, egun horren inguruan, Berdintasun Zerbitzuak programa zabal bat antolatu du, besteak beste ‘No estás sola: la lucha contra La Manada’ zine-foruma nabarmenduz, baita hainbat tailer ere.

🗓️ 2025eko azaroaren 12an, asteazkena.

🕜 19:00etan.

📍 Kultura Etxea, Mutiloa.

Aranguren Ibarreko Udalak herritar guztiak jarduera guztietan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen ditu.

Kontsulta ezazu buletin osoa hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies