Berriak eta alertak

Parte hartu Aranguren Ibarreko emakumeentzako zoru pelbikoaren doako tailerrean

17/11/2025

Jarduera, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) elkarlanean antolatua, datorren azaroaren 22an izango da ibarreko kirol-instalazioetan.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) lankidetzan, zoru pelbikoaren doako tailer bat antolatu du 16 urtetik gorako emakumeentzat.

Jarduera honen helburua zoru pelbikoa ezagutzeko eta indartzeko tresnak eskaintzea da, horrela eragozpenak atzemateko, ongizatea hobetzeko eta nork bere burua zaintzeko praktikak ikasteko.

🗓️ Azaroaren 22an, larunbata.

🕜 10:00etatik 12:00etara.

📍 Ibarreko kirol-instalazioetan.

✍🏼 Gaurtik aurrera eta datorren ostegunera arte, azaroak 20, 948 246 850 telefonora deituta, kirol-instalazioetako harrerara joanda edo posta elektroniko bat bidalita (deportes-kirolak@aranguren.es).

👥 Plaza mugatuak.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak ibarreko emakumeak ikaskuntza eta ahalduntze pertsonalerako espazio hau aprobetxatzera animatzen ditu.

Informazio gehiago hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies