21/11/2025
A25-aren baitan egingo diren kontzentrazioa eta irakurketa instituzionala Mutiloako Mutiloa Plazan izango dira, 12.00etan.
Datorren asteartean, azaroak 25, ‘Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna’ dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak, Berdintasun zinegotzigotik, kontzentrazio deia egin du 12:00etan Mutiloako Mutiloa Plazan, non A25-eko Adierazpen Instituzionala irakurriko den.
Aurtengo kanpainak, ‘Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak’ lelopean, Berdintasun teknikarien sareak sustatutako adierazpen instituzionala du, eta gaur egun indarkeria-mota berrienetako, eta, aldi berean, ikusezinenetako batean jarriko du arreta: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. Matxismoaren adierazpen muturreko bat da, teknologia berrien, ingurune digitalen, sare sozialen edo Interneten bidez eragindako indarkeria matxistako jokabideak biltzen dituena.
Aranguren Ibarreko Udalak kontzentrazioan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak:
🗓️ Azaroak 25, asteartea.
🕜 12:00etan.
📍 Mutiloa Plaza, Mutiloa.
Kontsulta ezazu aurtengo irakurketa instituzionala hemen klik eginez.
Kontsulta ezazu irakurketa instituzionala irakurketa errazeko bertsioan hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies