02/12/2025
Eskaintza abenduaren 15, 16 eta 18an familiartean gozatzeko pentsatuta dago, eta mahai-jokoen maratoia, Lego robotikako eta argi-esperimentuen tailerrak barne hartuko ditu.
Aranguren Ibarreko udal liburutegiak familia-programazio oso bat antolatu du abendurako, 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako eta familian gozatzeko jarduerekin. Hala, abenduaren 15etik 18ra, udal liburutegian eta auditorioan hainbat jolas eta hezkuntza proposamen egongo dira.
Egitarau osoan izena emateko epea abenduaren 9tik, asteartea, 11ra, osteguna, irekiko da 948 29 14 89 telefonora deituz 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
🎲 Mahai-jokoen maratoia
🗓️ Abenduak 15, astelehena.
🕜 17:00etatik 20:00etara.
📍 Aranguren Ibarreko udal liburutegia.
👥 Familia osoarentzat.
🚧 Lego robotika tailerra
🗓️ Abenduak 16, asteartea.
🕜 17:30etik 19:00etara.
📍 Aranguren Ibarreko udal liburutegia.
👥 6 urtetik gorako umeentzat.
🔦 Argi-esperimentu tailerra
🗓 Abenduak 18, osteguna.
️🕜 Bi saio: 17:00etan eta 18:30ean.
📍 Auditorioa.
👥 6 urtetik gorako umeentzat.
Kontsulta ezazu jarduera guztiak biltzen dituen kartela hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies