Berriak eta alertak

Kontsulta ezazu aurtengo Gabonetako eta 2026ko urtarrileko eta otsaileko programazio kulturala 🎄

10/12/2025

Erroldatutako pertsonentzako sarreren aurre-salmenta 🎟️ abenduaren 15etik 17ra irekiko da. Salmenta orokorra, aldiz, ostegunean, abenduak 18, 10:00etatik aurrera, izango da.

Aranguren Ibarreko Udalak, Kultura Zrbitzuaren bidez, jada aurkeztu du aurtengo Gabonetako programazio kulturala, baita 2026ko urtarrilekoa eta otsailekoa ere. Familia osoarentzat pentsatutako eskaintza anitza da eta tailerrak, ikuskizunak, jarduerak eta filmak, bestea beste, ekarriko ditu Ibarrera.

Ibarrean erroldatutako pertsonentzako kultura eskaintza osoaren sarreren aurre-salmenta abenduaren 15ean, astelehena, goizeko 10:00etan hasiko da, eta abenduaren 17ra arte egongo da zabalik. Bestalde, salmenta orokorra abenduaren 18an irekiko da, 10:00etan.

Bi aukeretan, sarrerak aldez aurretik jaso daitezke aurrez aurre Kultur Etxeko leihatian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, edo emanaldi bakoitzaren aurretik 30 minutu lehenago. Online ere eskuratu daitezke, www.aranguren.es/kultura estekaren bidez.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzuak herritar guztiak datozen hilabeteetarako kultura-eskaintza honetaz gozatzera animatu nahi ditu.

Kontsulta ezazu programazio osoa hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies