11/12/2025
Magia, antzerkia eta ipuin-kontalariak aurtengo euskarazko Gabonetako egitaraua osatzen dute, eta izen emateko epea abenduaren 15ean, astelehena, irekiko da.
Olentzero eta Maridomingi abenduaren 24an Ibarrera iritsi ondoren, Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako egitarauak hainbat proposamen eskainiko dizkio publiko txikienari.
📖 'Eguberriko Kontuak': antzerkiztaturiko ipuin-kontalaria.
🗓️ Abenduaren 29, astelehena.
🕜 18:00etan.
📍 Kultur Etxeko auditorioa.
🎟️ Sarrera doakoa eta librea lekuak bete arte.
🪄 Magia tailerra Walas magoarekin.
🗓 Abenduaren 30, asteartea.
️🕜 11:00etatik 13:30era.
📍 Kultur Etxea.
🎟️ Doakoa euskera@aranguren.com helbidera idatziz.
🎭 'Osaba Patxikuren Etxe Zaharra': antzerkiztaturiko magia ikuskizuna.
🗓️ Abenduaren 30, asteartea.
🕜 18:00etan.
📍 Kultur Etxea.
🎟️ Doakoa Kultur Etxeko leihatilean edo online www.aranguren.es/cultura webgunearen bidez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies