17/12/2025
31192 Gazte Guneak antolatutako argazki lehiaketak 📸 abenduaren 30era arte jasoko ditu proposamenak.
Aranguren Ibarreeko Gazteriaren Etxeak (31192 Gazte Guneak) argazki lehiaketa bat iragarri du Aranguren Ibarreko 2026ko Gazte Egutegia osatuko duten irudiak hautatzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, ibarreko gazteen sormena, parte-hartzea eta adierazpen artistikoa sustatu nahi dira, gazteei ibarrari eta bertako jendeari buruz duten begirada pertsonala erakusteko aukera eskainiz.
📸 Gaia: gazteria eta Aranguren Ibarra.
👥 Ibarrean erroldatuta dauden 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua.
🗓️ Aurkezteko epea abenduaren 30ra arte, asteartea, zabalik egongo da espaciojoven31192@aranguren.es helbidearen bitartez.
Aurkezteko epea amaitu ondoren, 31192 Gazte Guneko hezitzaile taldeak osatutako epaimahaiak 12 argazki hautatuko ditu, eta horiek izango dira 2026ko Gazte Egutegiko protagonistak. Gainera, hautatutako irudi guztiak Instagramen argitaratuko dira, eta boto gehien jasotzen duen argazkiak sari gehigarri bat jasoko du (sari hori lehiaketaren azken ebazpenarekin batera jakinaraziko da).
Kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies