16/01/2026
Nafarroako Toki Entitateen Sareak (NELS Sarea) eta Nasuvinsa-Lursareak bultzatutako ekimen honek ohitura jasangarriak sustatu eta eguneroko ekintzek klima-aldaketan duten eraginaz kontzientziatzea du helburu.
Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak herritarrei ingurumen-egutegia oparitzeko ohiturari eutsi dio, eta iazko urtearen amaieran 2026ko ekintza klimatikorako egutegia banatu zuen. Horrela, egutegi honen helburu nagusia herritarrak eguneroko ekintza txikiek inpaktu global handia izan dezaketela erakutsiz sentsibilizatzea da.
Hala, urteko hamabi hilabeteetan zehar, egutegiak hileko keinu, erronka edo hausnarketa bat proposatzen du, edonork bere egunerokoan ohitura berriak gehitu ahal izan ditzan.
Ekimen honen bidez, Aranguren Ibarreko Udalak ingurumenaren babesarekiko duen konpromisoa berresten du, ingurune jasangarriago, osasungarriago eta erresilienteagoa sustatzen duten ekintzak bultzatuz.
👉🏼 Kontsulta ezazu informazio guztia hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies