Berriak eta alertak

Txakurrentzako guneak berritzeko lanak martxan daude jada! 🐾

19/01/2026

Lanek hiri-altzarien berrikuntza jasotzen dute, baita Arbide plazan agility zirkuitu berri bat ere.

Aranguren Ibarreko Udalak Mutiloako txakurrentzako guneak berritzeko lanak hasi ditu.

Horrela, banku berriak jarriko dira, gune horien erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko helburuarekin. Horrez gain, egindako jardueren artean Arbide plazako txakurrentzako gunean egindako hobekuntza nabarmentzen da, bertan txakur kirol hau praktikatzeko bereziki pentsatutako agility zirkuitu berri bat ere instalatu baita.

Beraz, instalazio berri honen harira, Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak agilityko gailuak erabiltzen ikasteko tailer bat antolatu du:

🗓️ Otsailaren 7an, larunbata.

🕜 11:00etatik 12:30era.

📍Arbide plazako txakurrentzako gunean.

👥 Bere txakurrarekin batera kirol hau praktikatzan ikasi nahi duten pertsona heldu guztiei zuzenduta.

✍🏼 948 012 012 telefonora deituz.

🪙 3 euro erroldatutako pertsonentzat eta 6 euro ez erroldatutakoentzat.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies