Berriak eta alertak

Kultur Etxeak Iván Benítezen ‘Nieva ceniza’ argazki-erakusketa hartuko du otsailaren 3tik 22ra

02/02/2026

Autoreak bisita gidatu eta ireki bat eskainiko du jendearentzat datorren astelehenean, otsailaren 9an, herritarrek bere irudien atzean dauden istorioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.

Aranguren Ibarreko Kultur Etxeak otsailaren 3tik 22ra Iván Benítez kazetari eta argazkilariaren ‘Nieva ceniza’ argazki-erakusketa hartuko du.

Jarduera nagusi gisa, datorren astelehenean, otsailaren 9an, 18:30ean, egileak berak eskainitako bisita gidatua egingo da, jendearentzat irekia. Ibilbidean zehar, Iván Benítezek argazkien testuingurua azalduko du, bere bizipen pertsonalak partekatuko ditu eta proiektuaren sormen- eta kazetaritza-prozesuari buruzko elkarrizketa izango du bertaratzen direnekin.

📷 ‘NIEVA CENIZA’ ARGAZKI-ERAKUSKETA

🗓 2026ko otsailaren 3tik 22ra.

️🕜 Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

📍 Kultur Etxea.

🎟️ Sarrera librea.

📷 EGILEAK BERAK ESKAINITAKO BISITA GIDATUA

🗓 2026ko otsailaren 9a, astelehena.

️🕜 18:30ean.

📍 Kultur Etxea.

🎟️ Sarrera librea.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzuak herritar guztiak erakusketa bisitatzera eta, bereziki, bisita gidatuan parte hartzera, gonbidatzen ditu; aukera paregabea baita egilearen ikuspegia eta testigantza zuzenean ezagutzeko.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies