27/03/2026
2026ko apirilaren 2tik 5era bitartean, hainbat kirol-instalazio itxita egongo dira. Apirilaren 6an, astelehenean, zerbitzu horiek ordutegi bereziarekin berriro irekiko dira.
Aste Santua dela eta, Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko instalazio batzuk beraien ordutegia aldatuko dute edo aldi baterako itxita egongo dira.
Data horietan, gainerako instalazioak jaiegunen ohiko ordutegian egongo dira zabalik: 9:00etatik 21:00etara. Hala ere, larunbatean, apirilaren 4an, ordutegia ordu bat luzatuko da, 22:00ak arte. Gimnasioa 7:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta larunbatean 21:30era arte luzatuko da ordutegia.
2026ko apirilaren 6ean, astelehenean, instalazio guztiak berriro irekiko dira, Astelehen Santua dela eta, jaiegunen ordutegi bereziarekin: igerileku estalia 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Gainerako instalazioak 9:00etatik 21:00etara (gimnasioa 7:30etik 20:30era).
Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak kiroldegiko erabiltzaileei aldaketa hauek kontuan hartzea gomendatzen die, euren bisitak aurrez antolatzeko.
Kontsultatu Aste Santuko itxiera eta ordutegi-aldaketak Udal Kiroldegian.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies