Berriak eta alertak

Parte hartu 2026ko Mutiloako jaien egitarauko azal lehiaketan! 👨🏻‍🎨👩🏽‍🎨

28/04/2026

Proposamenak aurkezteko epea bihartik, apirilak 29, maiatzaren 15era arte egongo da zabalik Kultur Etxean. 🗓️

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzuak, urtero bezala, 2026ko Mutiloako jaien egitarauko azal lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea irekiko du.

Lehiaketa hau Aranguren Ibarrean erroldatutako pertsonei zuzenduta dago. Haur kategorian (14 urtera arteko pertsonak) eta heldu kategorian (15 urtetik aurrerakoak) parte hartu ahal izango dute.

Proposamenak aurkezteko epea bihartik aurrera, apirilaren 29tik, eta maiatzaren 15era arte, 13.00etara arte, egongo da irekita. Hala, lanak Aranguren Ibarreko Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dira, zentroa irekita dagoen ordutegian.

Kontsulta ezazu informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies