Berriak eta alertak

2026-2027 ikasturterako Mutiloan euskara ikasteko aurrematrikula ✍🏼

14/05/2026

2026ko ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten duten pertsonek abantaila garrantzitsuak izango dituzte.

Aranguren Ibarreko Udalako Euskara Zerbitzuak, AEK elkartearekin elkarlanean, euskara ikasteko ikastaroak antolatzen ditu Ibarretik atera gabe. Horrela, 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula dagoeneko zabalik dago, eta 2026ko ekainaren 30era arte egin ahal izango da AEKren webgunearen bidez.

Interesa duten pertsonek datorren ikasturterako bere plaza erreserbatu dezakete ekainaren 30a baino lehen 100 euro ordainduta (zenbateko hori azkenean ikastaroa egin ezin bada, irailean berreskuratu ahal izango da). Hilabete horretan bertan irekiko da behin betiko matrikulazio epea AEK-ko edozein euskaltegiren bidez.

Beraz, ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula eginez gero, izena emandako pertsonek honako abantailak izango dituzte:

  • 2025/2026 ikasturteko prezioa mantentzea.
  • Ordainketa egiteko interesik gabeko epe gehigarri bat.
  • Lehentasuna taldeak osatzerakoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek 946 464 000 telefonora deitu dezakete.

👉🏼 Kontsulta itzazu datorren ikasturteko maila eta ordutegi guztiak hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies