Berriak eta alertak

⚠️ BIHAR IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA ⚠️Nafarroa Ezagutu Sareako jasangarritasun eta irisgarritasuneko formakuntza

20/05/2026

Ikastaroa doakoa da eta ekaina eta uztaila bitartean egingo da, Nafarroako natura- eta ondare-espazioen kudeaketa inklusiboagoa sustatzeko helburuarekin.

Nafarroa Ezagutu Sarea / Red Explora Navarra -k jasangarritasuna eta irisgarritasuna natura- eta ondare-espazioen kudeaketan txertatzera bideratutako doako formakuntza berri bat jarri du abian. Horrela, ikastaroaren helburua elkarteko kide diren natura- eta espazio berezien kudeaketa jasangarri eta irisgarria sustatzea da.

Ikastaroak 45 orduko iraupena izango du eta 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 2ra egingo da, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko areto nagusian.

Izen-ematea bihar arte, maiatzaren 21era arte, egongo da zabalik, eta honako formulario honen bidez egin daiteke: https://forms.office.com/e/srwbkHKDVN

👉🏼 Irakurri albiste osoa hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies