02/06/2026
Herritarrek sute-arriskua murrizteko proposatutako neurriak ezagutzeko aukera izango dute, eta ondoren Gongora Jauregian birgaitutako guneak bisitatu ahal izango dituzte.
Datorren ekainaren 8an, astelehena, 18:00etan, Gongora Jauregian Aranguren Ibarreko Suteen Prebentzio-planaren aurkezpen publikoa egingo da. Dokumentua ECOLAN ingurumen-aholkularitzak prestatu du, Kontzejuetako herritarren eta Ibarreko hainbat informatzaileren lankidetzarekin.
Planaren helburua sute-arriskuari aurrea hartzea da, sua piztea saihesteko beharrezko neurriak ezarriz eta, sutea gertatuz gero, pertsonengan, ondasunetan eta natura-ingurunean izan ditzakeen ondorioak ahalik eta gehien murriztuz.
Saioan zehar, ECOLANek egindako lehen diagnostikoaren ondorio nagusiak aurkeztuko ditu, eta sute posibleen aurrean prebentzioa eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko proposatutako jarduketak azalduko ditu.
Aurkezpenaren ondoren, bertaratutakoek Gongora Jauregian birgaitutako guneak bisitatzeko aukera izango dute, Ibarrerako erreferentziazko espazio honetan egindako lanak bertatik bertara ezagutzeko.
👉🏼 Ezagutu itzazu Suteen prebentzio-planan proposatutako neurri guztiak hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies