10/06/2026
Partida sarrera doakoa eta publiko guztientzako jarduerak izango ditu.
2026ko ekainaren 12an, ostirala, Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko frontoia, hirugarren urtez jarraian, Emakume Master Cup zirkuituaren barruan antolatutako emakumezkoen esku pilota profesionaleko VIII. San Fermin Txapelketako partidetako baten agertoki bihurtuko da.
19:00etan hasiko den kirol-hitzordu honek, edukiera bete arte doako sarrera izango duena, gaur egungo pilotaririk onenetako batzuk bilduko ditu. Helburua tradizionalki gizonezkoen eremutzat hartu diren kiroletan emakumeen presentzia ikusaraztea eta indartzea da, hala nola pilotan.
Partidaren aurreko orduan, Ibarreko herritarrek emakumezko pilotari gazteen arteko esku pilota partida batez gozatzeko aukera izango dute. Horrela, belaunaldi-erreleboa eta tokiko harrobia sustatzeko apustua egingo da. Gainera, frontoian palan aritzen ziren Ibarreko emakumeei omenaldia egingo zaie, kirol-esparru honetan bidea ireki zuten emakumeen ibilbidea ikusarazi eta aitortzeko helburuarekin.
Ostiral arratsaldeko giroa ‘Irulegi Trikitixa Eskola’-ren eskutik etorriko da; trikitixa eta pandero doinuekin girotuko baitute itxaronaldia.
⚾ Emakumezkoen esku pilotako VIII. San Fermin Txapelketako partida
📍 Aranguren Ibarreko Udal Polikiroldegiko frontoian
🕖 19:00etan. (Aldez aurretik: emakumezko pilotari gazteen arteko esku pilota partida eta palan aritzen ziren Ibarreko emakumeei omenaldia)
🎟️ Doako sarrera lekuak agortu arte
🪗 Girotzen du: Irulegi Trikitixa Eskola
Irakurri albiste osoa hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies