Berriak eta alertak

Bueltan da Mutiloako Udako Triatloi Kanpusa!

11/06/2026

Jarduerak hiru orduko iraupena egunean eta hamaiketakoa barne izango ditu.

Urte batez gehiagoz, Mutiloako Udako Triatloi Kanpusak bere ateak irekiko ditu, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei kirol esperientzia paregabea eskaintzeko. Kanpusaren helburu nagusia triatloia oraindik praktikatzeko aukerarik izan ez dutenei hurbiltzea da, eta, aldi berean, urritik ekainera arte klubean garatzen den jarduerari jarraipena ematea.

Aurtengo kanpusa Arangruen Ibarreko udal Polikiroldegian egingo da, uztailaren 13tik abuztuaren 28ra arte, astelehenetatik ostiraletara, 10:30etik 13:30erako ordutegian, eta eguneroko hamaiketakoa barne hartzen du.

🗓️ Noiz: Asteka, uztailaren 13tik abuztuaren 28ra arte, astelehenetatik ostiraletara, 10:30etik 13:30erako ordutegian.

📍 Non: Aranguren Ibarreko Udal Polikiroldegian.

✍🏼 Izen-emateak: Erabat malguak, parte-hartzaile bakoitzak asteka eman ahal izango du izena. Eta aste bakoitza hasi baino aurreko igandera arte egin ahal izango du.

🪙 Tarifak:

  • Aranguren Ibarrean erroldatutako pertsonak: 75 euro lehen astea eta 40 euro ondorengo aste bakoitza.
  • Aranguren Ibarrean ez erroldatutako pertsonak: 150 euro lehen astea eta 40 euro ondorengo aste bakoitza.

ℹ️ Informazio gehiago: triatlonaranguren@hotmail.es

Eman izena hemen: https://www.rockthesport.com/es/evento/campus-verano-triatlon-mutilva-2026

👉 Irakurri ezazu albiste osoa hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies