Berriak eta alertak

Mutiloak ‘pump track’ zirkuitu berria estreinatuko du Esteban Abaden klase magistralekin

31/08/2026

Instalazio berria irailaren 2an, asteazkenean, inauguratuko da, adin desberdinetako haur eta gazteei zuzendutako doako jarduera batekin.

Aranguren Ibarreko Udalak irailaren 2an, asteazkenean, 18:00etan, Mutiloako ‘pump track’ berria inauguratuko du. Kirol-zirkuitua 31192 Gaztegunearen kanpoaldean dago eta Ibarreko herritarren aisialdi aktiborako eta aire zabaleko kirolerako eskaintza zabaltzea du helburu.

Inaugurazioa dela eta, Espainiako txapelduna eta Munduko Txapelketetan Espainiako ordezkaria izan den Esteban Abadek emandako klase magistrala hartuko du pista berriak.

  • 18:00etan: 6 eta 9 urte bitartekoentzat.
  • 19:00etan: 10 urtetik aurrera.

🗓️ Irailaren 2an, asteazkena.

📍 ‘Pump track’ berrian, 31192 Gaztegunean.

🪙 Doako jarduera.

✍🏼 Aldez aurretiko izen-ematea: https://forms.gle/C6NFpcCkQ67pgDuY7

👉🏼 Informazio guztia hemen klik eginez.

Aranguren Ibarreko Gazteria Zerbitzuak herritar guztiak parte hartzera eta diziplina hau probatzera animatzen ditu!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies