Berriak eta alertak

⚠️AZKEN EGUNAK ⚠️ 2026-2027 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak eta udaleko dirulaguntzak

25/09/2026

AEKren ikastaroetan izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da; dirulaguntza ekonomikoak eskatzeko, berriz, urriaren 3ra arte egongo da aukera. 🪙

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak, AEK elkartearekin elkarlanean, beste urte batez, Ibarretik atera gabe euskara ikasteko hainbat ikastaro antolatu ditu, herritarren eguneroko bizitzan euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan.

Euskara ikastaroetan izena eman nahi duten pertsonek irailaren 30era arte egin ahal izango dute, AEKren edozein euskaltegitan. Gainera, ikasturte berri honetarako, Udalak hiru talde jartzea aurreikusi du, maila ezberdinetara egokituta:

  • A1.1 maila: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era, Irulegi Ikastetxe Publikoan.
  • A1.2 maila: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era, Irulegi Ikastetxe Publikoan.
  • A2 maila: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era, San Pedro Ikastetxe Publikoan.

ℹ️ Kontsulta ezazu dirulaguntzen informazio guztia hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies