Berriak eta alertak

Hauek dira 2026ko ingurumen-argazki lehiaketako irabazleak 📸🏆

05/11/2026

Jon Bru, helduen kategorian, eta Leah Grandi, Maren Díaz eta Markel Díaz, haurren azpikategorietan, izan dira aurtengo irabazleak.

Aranguren Ibarreko 2026ko Ingurumen-argazki lehiaketako epaimahaiak eman du jada argazkigintzaz eta naturaz gozatzen duten pertsona askok parte hartu duten edizio honetako epaia.

Helduen kategorian, 250 euroko lehen saria Jon Bruk irabazi du, bere ‘El bienestar de la pausa’ argazkiagatik. 150 euroko bigarren saria, berriz, Haizea Echeverríarentzat izan da, bere ‘Persistiendo' lanagatik.

Haur eta gazteen kategorian, 2014 eta 2017 artean jaiotakoentzat zen lehen azpikategorian, 70 euroko txekea Leah Grandik eskuratu du, bere ‘Voces extranjeras’ argazkiagatik. Bestalde, Maren Díazek argazki hoberenari irabazi du bere azpikategorian, 'Ibaialde pasealekua' proposamenarekin, (2011 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrak); eta Markel Díazek gauza bera lortu du 2008 eta 2010 urteen artean jaiotakoei dagokienez, 'Fruituak' lanarekin.

Irabazleen lanak urtarrilean Aranguren Ibarreko Kultur Etxean egingo den erakusketan ikusgai egongo dira, eta bertan lehiaketan aurkeztutako beste hainbat argazkiren sorta bat ere egongo da ikusgai.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies