Berriak eta alertak

2024ko udan egin diren euskarazko kanpaldietarako diru laguntzak

25/03/2024

Urtero bezala, Aranguren Ibarreko Udalak euskarazko kanpaldietan parte hartuko duten ikasleentzako dirulaguntzak eskainiko dizkie, hona hemen oinarriak.


Laguntza horiek ez dira baliagarriak izango Aranguren Ibarreko Udalak kudeatzen edo diruz laguntzen dituen kanpalekuetarako, horiek kuotatik kendutako dirulaguntza baitaramate. Kanpoan geratuko dira, halaber, barnetegi-erregimenik behar ez duten txangoak edo bidaiak eta herrian edo inguruan egiten diren jarduerak.


A eta D ereduko LH edo DBHko ikasleei zuzenduta dago plan hau, eta eskatzaileek, gainera, Aranguren Ibarrean erroldatuta egon beharko dute kanpamenduak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzen den unean.


Egonaldia eskatzen duten euskarazko kanpamenduek eragindako gastuei aurre egitera dago bideratuta laguntza. Egonaldia ezin izango da 5 egunetik beherakoa (4 gau) eta 15 egunetik gorakoa (14 gau). Oporraldiaren barruan egon behar dute, hau da, ekainaren 22tik irailaren 8ra. Haur bakoitzeko kanpamentu batentzako dirulaguntza emango da.


Eskabideak irailean aurkeztuko dira egoitza elektronikoan edo Udal Erregistroan, sinatutako eskabide baten bidez. Eskabidearekin batera, oinarrietako 5. puntuan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dira.


2024ko EUSKARAZKO UDAKO UDALEKUETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK (D eredua) (.pdf 1MB)


2024ko UDAKO EUSKARAZKO UDALEKUETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK (A eredua) (.pdf 1MB)


ESKAERA EGITEKO INPRIMAKIA (.pdf 646KB)


Esteka honetan 2024ko euskarazko udalekuen bilduma egiten da: https://eranafarroa.eus/udalekuak/


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies