Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

20/10/2020

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

EITB.EUS

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies