Hondakinen sorrera eta birziklatze-tasak gelditu egin dira EAEn

01/06/2021

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Euskadiko ingurumenaren egoerak "hobera" egin du, baina zenbait alderditan hobetu egin behar da. Hala jasotzen du Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gaur aurkeztutako Ingurumenaren egoera Euskadin 2020 txostenak. Ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Egunaren harira aurkeztu da txosten hori Urdaibaiko Ekoetxean, Busturian (Bizkaia), egin den Gobernu Kontseiluan.

Ikerketa horrek ingurugiroaren egoera neurtzeko 11 aldagai hartzen ditu kontuan: ura, airea, klima-aldaketa, zarata, biodibertsitatea, baliabide materialak, hondakinak, lurzorua, ekonomia eta ingurumena, herritarrak eta ingurumena, eta tokiko ingurumena. Oro har, "aurrerapen positiboa" eta "bilakaera ona" atzeman dira, baina horietako hiru aldagaitan "asko" hobetu behar da joera, zehazki, biodibertsitatean, klima-aldaketan eta hondakinetan.

Azken alderdi horri dagokionez, hondakinei buruzkoa, datuek adierazten dute Euskadin egonkortu egin direla, eta ez dela lortzen ez hondakinen sorrera ez birziklatze-tasak jaistea. Hori dela eta, Jaurlaritzak helburu berriak ezarri ditu hamarkada honetarako, hondakinak murriztea eta birziklatzea sustatzeko.

Txostenaren arabera, Euskadiko hondakinen sorreraren eta BPGaren arteko bereizte erlatiboa "jarduera ekonomikoaren 'ekoefizientzia' handiagoaren sintoma" da, eta BPGaren unitate bakoitzeko sortutako hondakinen beherakada dakar; gaur egun 64 kg hondakin sortzen da BPGaren mila euroko. Hala ere, biztanle bakoitzeko elikagaien hondakinen tasak %13 egin du gora 2014tik.

Euskadin, ekoizpenetik eta kontsumotik eratorritako hondakin guztien, meatzaritzako hondakin nagusiak alde batera utzita, % 52 birziklatzen dira, Europar Batasunean (%57) baino pixka bat gutxiako.

Horregatik, 2030erako, honako helburua ezarri dute: material zirkularraren erabilera-tasa %30 handitzea, 2016arekin alderatuta, eta BPGaren unitate bakoitzeko sortutako hondakin-tasa % 30 murriztea, 2016arekin alderatuta.

Kutsatuta egon litezkeen eremuen azterketari dagokionez, % 64 murriztu dira, 2010eko datuekin alderatuta. Tapiak azaldu duenez, 2.000. urtetik 1.031 gune, hots, 1.157 hektareako azalera metatua, berreskuratu dira.

Helburu berri horiek 2020-2030 Ingurumen Esparru Programan jasoko dira. Programa hori prestatze-fasean dago eta Eusko Jaurlaritzak ingurumenaren arloan dituen lehentasunak ezarriko ditu.

Sailburuaren arabera, gaur aurkeztutako txostenak "garrantzi berezia" du, aipatutako programa prestatzen ari direlako, eta, gainera, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketari buruzko Lege Aurreproiektuarekin bat egiten duelako.

EITB.EUS

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies