Berriak eta alertak

Mutiloak ‘Aranguren Ibarreko XI. Duatloia’ 🏃🏻‍♀️🚴🏾‍♂️hartuko du, publiko guztientzako probekin

20/02/2025

Kirol jardunaldia 2025eko martxoaren 16an izango da, goizeko 9.45etatik aurrera, eta izena emateko epea ✍🏼 hilabete bereko 10era arte egongo da zabalik

Aranguren Ibarreko Triatloi Klubak 2025eko martxoaren 16rako ‘Aranguren Ibarreko XI. Duatloia’ antolatu du, Nafarroako Txapelketa Sprint distantzian izango duena (5 km - 18,2 km - 2,5 km). Ekitaldia Mutiloan egingo da, eta adin eta maila guztietako probak egongo dira.

Izena emateko epea 2025eko martxoaren 10era arte egongo da zabalik. Tarifak eta beste hainbat xehetasun kontsultatzeko, egin klik hemen.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzutik herritarrak jardunaldi honetan parte hartzera eta kirol eta emozioz beteriko egun batez gozatzera animatzen ditugu.

ARANGUREN IBARREKO XI. DUATLOIAREN ORDUTEGIAK: 🏃🏻‍♀️🚴

  • JDN-en lehiaketa: 9.45etan

  • Gizonezkoen proba absolutua: 12.30etan

  • Emakumezkoen proba absolutua: 12.33etan

  • Erreleboen proba absolutua: 12.36etan

  • Duatloi herrikoia: 13.00etan

Informazio gehiago hemen klik eginez!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies