08/04/2025
2025eko apirilaren 16tik 20ra bitartean, hainbat kirol-instalazio itxita egongo dira. Apirilaren 21ean, astelehenean, zerbitzu horiek ordutegi bereziarekin berriro irekiko dira.
Aste Santua dela eta, Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko instalazio batzuk beraien ordutegia aldatuko dute edo aldi baterako itxita egongo dira.
Igerileku estalia: itxita 2025eko apirilaren 17tik, osteguna, apirilaren 20ra arte, igandea (biak barne).
Taberna: itxita 2025eko apirilaren 16an, asteazkena, 14.00etatik aurrera. 2025eko apirilaren 21ean, astelehenean, berriro irekiko da.
Tabernako eraikineko aldagelak: 2025eko apirilaren 16an, asteazkena, arratsaldez bakarrik itxiko dira, 14.00etatik aurrera.
Pabiloia eta gimnasioa: itxita egun osoz 2025eko apirilaren 17an, ostegunean.
Data horietan, gainerako instalazioak ohiko ordutegian egongo dira zabalik: 9.00etatik 21.00etara. Hala ere, larunbatean, apirilaren 19an, ordutegia ordu bat luzatuko da, 22.00ak arte. Gimnasioa 7.30etatik 20.30etara egongo da zabalik, eta larunbatean 21.30era arte luzatuko da ordutegia.
2025eko apirilaren 21ean, astelehenean, instalazio guztiak berriro irekiko dira, Astelehen Santua dela eta, jaiegunen ordutegi bereziarekin:
Igerileku estalia: 9.00etatik 14.00etara.
Gainerako instalazioak: 9.00etatik 21.00etara (gimnasioa 7.30etatik 20.30etara).
Kontsulta itzazu Udal Kiroldegiko Aste Santuko ordutegi-aldaketa guztiak hemen klik eginez.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies