Berriak eta alertak

Parte hartu Euskararen Eguneko Herri Kiroletan!

02/05/2025

Proba hauek haur, gazte eta helduei zuzenduta daude.

Hurrengo larunbatean, 2025eko maiatzaren 10ean, aurtengo Euskararen Eguna ospatuko da Mutiloan. Egunari hasiera emateko 11.00etan haurrei zuzendutako Herri Kirolak hasiko dira Mutiloa Plazan. Ondoren, 12.00etan, heldu eta gazteei zuzendutako Herri Kirolen lehiaketa izango da. Bi probak Txantrea Herri Kirol Taldeak antolatu ditu.

Lehiaketa 8 laguneko talde mistoei irekita dago. Nolanahi ere, bakarka, binaka edo hirunaka izena emanez gero, taldeak maiatzaren 10ean bertan osatuko dira izen-emateen arabera.

Euskararen Zerbitzuak eta Irulegi Euskara Taldeak herritarrak Euskararen Egunean eta Herri Kirolen lehiaketan parte hartzera animatzen dituzte!

Kontsulta itzazu Herri kirolen probak hemen klik eginez!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies