Berriak eta alertak

Hurbildu zaitez UD Mutilvera klubaren omenaldira, RFEFko 2. mailara igotzeagatik! ⚽

15/05/2025

Ekitaldia bihar, maiatzak 16, ostirala, 19.30etan, izango da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. 🗓️

UD Mutilvera kluba RFEFko bigarren mailara igo dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak omenaldia egin nahi dio klubari, eta honen poza partekatu nahi du bertako bizilagunekin.

🗓️ Bihar, maiatzak 16, ostirala.

🕢 19.30etan.

📍 Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Ekitaldian zehar, taldeak bere esfortzuagatik eta bere kirol lorpenengatik errekonozimendua jasoko du. Ekitaldi ofizialaren ondoren, taldea Udaletxeko balkoira aterako da, plazara hurbiltzen diren pertsona guztiekin ospatzeko, komunitate osoari irekitako jai-topaketa batean.

Aranguren Ibarreko Udaletik gure taldeak merezi duen harrera beroa egitera animatzen zaituztegu. Zuen zain gaude lorpen handi hau ospatzeko!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies