22/05/2025
Jarduera honen izen-emate epea ✍🏼 2025eko maiatzaren 27an eta 28an irekiko da erroldatutako pertsonentzat eta maiatzaren 29an erroldatugabeentzat.
Aranguren Ibarreko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, beste behin ere, 2025eko Udako Hiri-Kanpaldia antolatu du. Ekimen honen helburu nagusia ibarreko familien bizitza familiarraren, lanaren eta norberaren arteko bateragarritasuna erraztea da. Ekainaren 23tik 27ra eta uztailaren 14tik abuztuaren 29ra egingo da, eta 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago.
📍Tokia: Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoa.
🗓️ Datak: 2025eko ekainaren 23tik 27ra eta uztailaren 14tik 29ra.
🕗 Ordutegia: 7.45etatik 15.15etara jantoki zerbitzuarekin eta 7.45etatik 14.00etara jantoki zerbitzurik gabe.
🗣️ Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz (biak eguneroko ingelesezko jarduerarekin) edo ingelesez.
✍🏼 Izen ematea: 2025eko maiatzaren 27an eta 28an erroldatutako pertsonentzat eta maiatzaren 29an erroldatugabeentzat.
📳 Izena emateko metodoa: 012 edo 948 012 012 zenbakietara deituz.
➡️ Kontsulta itzazu tarifak eta informazio gehiago hemen klik eginez!
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies