Berriak eta alertak

Parte hartu ‘2025eko udako kanpainako’ haurrentzako kirol-jardueretan! 🏊🏼‍♀️🎾🛼

23/05/2025

Erroldatutako pertsonek ekainaren 3an, 4an eta 5ean egin ahal izango dute aurretiko izen-ematea. Erroldatuta ez daudenek, berriz, ekainaren 6an eta 7an eman beharko dute izena. 🗓️

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak ‘Haurrentzako kirol-jardueren kanpaina’ abiarazi du uda honetan ere, 3 urtetik gorako umeentzat. Jarduerak ekainean, uztailean eta abuztuan egingo dira, igeriketa, lineako irristaketa eta tenisa barne, parte-hartzaile bakoitzaren adinera eta esperientziara egokitutako maila ezberdinekin.

Erroldatutako pertsonak 2025eko ekainaren 3an, 4an eta 5ean aurrez izena eman ahal izango dute. Ez erroldatutakoak, aldiz, 2025eko ekainaren 6an eta 7an aurrez izena eman ahal izango dute. Interesa duten herritarrek online, hemen klik eginez, edo 948 012 012 telefonora deituz (doan tarifa lauetarako), 08.00etatik 18.00etara, astelehenetik ostiralera, eman ahal izango dute izena.

Kontsulta ezazu ‘2025eko udako kanpainako’ kriol-jardueren informazio guztia hurrengo estekan: https://www.aranguren.es/eu/2025eko-udako-kanpaina/

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies