Berriak eta alertak

Gazteria Zerbitzuak ‘Gozatu gehiago, arriskatu gutxiago, zaindu zaitez alderdi guztietan!’ prebentzio-kanpaina abiarazi du ⚠️

03/06/2025

14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honek alkoholaren eta beste substantzien kontsumoari, baita sexu-harremanei buruzko jokabide arduratsuak sustatu nahi ditu.

Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Aranetxeak, ‘Gozatu gehiago, arriskatu gutxiago, zaindu zaitez alderdi guztietan!’ prebentzio-kanpaina berria jarri du martxan, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta bereziki 14 eta 17 urte bitartekoei. Ekimen honen helburua alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoaren inguruan, baita sexu-harremanei dagokienez ere bizimodu osasungarriak eta portaera arduratsuak sustatzea da.

Hala, Aranetxearen bidez bultzatutako ekimen honek urte osoan zehar izango du jarraipena, informazio-materialen eta gazteei zein euren familiei zuzendutako jardueren bidez. Kanpainak Ibarreko Gazteriaren Etxean baliabideak eskainiko dizkie gazteei, non informazioa eta prebentzio-materiala eskuratu ahal izango duten. ‘Kit’ prebentiboak Aranetxean eskuragarri egongo dira 2025eko ekainaren 2tik aurrera 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, eta ekainaren 11tik aurrera gainontzeko gazteentzat.

👉🏽 Irakurri ezazu albiste osoa hemen klik eginez!

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies