Berriak eta alertak

Ezagutu 2025-2026ko Udal Kirol Egitarauaren 2. lauhilekoaren jarduerak

15/12/2025

Izen emateko epea 2026ko urtarrilaren 12, 13 eta 14an egongo da zabalik.

Aranguren Ibarreko kirol Zerbitzuak 2025-2026 Udal Kirol Egitarauaren 2. lauhilekoaren jarduerak jada argitaratu ditu. Lauhileko hau 2026ko otsailaren 5ean hasiko da eta aurrez izena emateko epea urtarrilaren 12, 13 eta 14an egongo da zabalik.

Deialdi honen helburua kirol-jardueretan hutsik dauden plazak betetzea da, lehen lauhilekoan sartzerik izan ez zuten interesdunei parte hartzeko aukera emanez.

Aurreinskripzioak honako aukera hauen bidez egin ahal izango dira:

  • Telefonoz: 948 012 012 (doan) edo 012 (0,34€/deia) telefonoetara deituta, 2026ko urtarrilaren 12, 13 eta 14an, 08:00etatik 18:00etara.
  • Online: 2026ko utarrilaren 12ko 08:00etatik, urtarrilaren 14ko 23:59ak arte, udalaren webgunean jarritako estekaren bidez.

Kontsulta ezazu informazio guztia hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies