Berriak eta alertak

Ongi etorria eman Olentzero eta Maridomingiri asteazkenean, abenduak 24

22/12/2025

Labiano, Aranguren, Taxoar eta Mutiloako herrietan ibiliko dira aurten ere. 📍

Asteazken honetan, abenduaren 24an, Olentzero eta Maridomingi Ibarrera iritsiko dira. Urtero bezala, ibarreko zenbait herritan ematen ahalko diegu ongi etorria; hala nola Labianon, Arangurenen, Taxoaren eta Mutiloan. Jarraian, herri bakoitzeko ordutegiak azaltzen dira ongietorria egin ahal izateko:

  • 12:30ean Labianoko ermitan
  • 18:00etan Arangurenen mendi jaitsieran
  • 18:00etan Taxoareko iturrian

Mutiloara arratsaldeko 18:15ean iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Zehazki Mutiloabeitiko hilerriko parkinetik ikusi ahalko dugu nola iristen diren. Bertan, 17:30etik egon gaitezke haien zain txokolate beroa edaten.

Kontsulta ezazu Mutiloako kalejiraren ibilbidea eta informazio gehiago hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies