Berriak eta alertak

Euskara Zerbitzuak 2026. urterako dirulaguntzak argitaratu ditu

25/02/2026

Laguntza ekonomiko berriak hizkuntza ikasteko, udako kanpaldiak euskaraz egiteko eta merkataritza-establezimenduetan errotulazio elebiduna sustatzeko.

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak 2026. urterako dirulaguntzen deialdiak argitaratu ditu jada, udalerrian euskararen erabilera eta ikaskuntza bultzatzeko helburuarekin.

Euskara ikasteko bekak: matrikularen %75a estali dezakete gehienez Eskaerak egiteko epea 2026ko urriaren 3ra arte egongo da zabalik.

Euskarazko udako kanpaldietarako laguntzak: jardueraren kostuaren %40a estaliko dute, gehienez 125 euro eskatzaile bakoitzeko. Eskaerak irailean aurkeztu beharko dira.

Errotulu elebidunak jarri edo berritzeko dirulaguntzak: kostuaren %50eraino iritsi ahal izango dira, eta eskaera errotulazio berria jarri ondoren aurkeztu beharko da, 2026ko abenduaren 11 baino lehen.

👉🏼 Informazio gehiago hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies