Berriak eta alertak

Korrikaren 24. edizioa: igande honetan Mutiloatik igarotzeko jakin behar duzun guztia

18/03/2026

Ibilbidea Mendillorrikotik iritsiko da 13:15ak aldera, eta aurretik musika, dantzak eta erraldoiak izango dira herriko Santxiki pasealekuan.

AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko aldarrikapen martxa den Korrikak Aranguren Ibarretik igaroko da berriro martxo honetan. Lasterketa datorren igandean, martxoaren 22an, iritsiko da Mutiloara 13:15ak aldera, Mendillorri auzotik etorrita. Horregatik, antolatzaileek gutxienez 15 minutu lehenago bertaratzea gomendatzen dute lekukoaren iritsiera ez galtzeko.

Ibarrera iritsi aurretik, Santxiki pasealekuan jarduera-egitarau oso batekin giroa berotzen hasiko gara:

  • 11:00etan – Ibarreko Dantzari Txikiak
  • 11:30ean – Irulegi Txaranga
  • 12:30ean – Erraldoiak eta gaiteroak
  • 13:15ean – Korrikaren etorrera

Korrikaren ibilbidea Mutiloan hiru kilometrokoa izango da, Ibarreko hainbat erakundek erositakoa:

  • 756 km (13:16ak aldera)Irulegi Euskara Taldea (Ibarreko Inauteri Taldearen parte-hartzearekin).
  • 757 km (13:20ak aldera)Irulegi Ikastetxe Publikoko Gurasoen Elkartea.
  • 758 km (13:23ak aldera)Ibarreko Dantzari Txikiek eta Udaletxea (alkatea eta Euskarako zinegotzia).

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzutik herritar guztiak animatu nahi ditugu Korrikak Mutiloatik igarotzean parte hartzera. Parte-hartzea irekia izango da, euskararen aldeko jai eta aldarrikapen ekitaldi honetan bat egiteko.

Kontsulta ezazu albiste osoa hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies