Berriak eta alertak

Argitaratuta Berdintasun Zerbitzuko 17. buletina A25eko egitarauarekin

10/11/2026

Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainak, 'Ez ahaztuak, ezta ikusezinak ere' lelopean, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaz hitz egiten du.

Aranguren Ibarreko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak azarorako bere 17. informazio-buletina argitaratu du jada.

Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, buletina datorren azaroaren 25ean, 12:00etan, Mutiloa Plazan egingoden A25eko elkarretaratzea hartzen du. Bertan, Udaleko adierazpen instituzionala irakurriko da.

Gainera, Ibarreko Berdintasun Zerbitzuak egitarau oso bat antolatu du egun honen baitan, besteak beste, honako jarduerekin: 'Torcidxs' antzezlan garaikidea, datorren azaroaren 15ean Aranguren Ibarreko Kultur Etxean; edo 'Sensación Tércmica', etxeko giro bortitzetik eta tratu txarretatik ihes egitearen prozesuari heltzen dion antzerki proposamena. Datorren azaroaren 29an, 19:00etan, izango da Kultur Etxean.

ℹ️ Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen klik eginez.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies